Jose Antonio Zabalza hil da, dantzari eta musikarien maisu

Erredakzioa 2023ko abuztuaren 9a

Urrezko Zeledon elkarteak omenaldia egin zion 2017an. Argazkia: Gasteizko Udala

Musika eta dantzan hamaika lan egin zituen, besteak beste, Udal Folklore Akademiako zuzendari modura.

Jose Antonio Zabalza gasteiztarra zendu da gaur, 89 urterekin, Gasteizen euskal dantzak sustatzeko hamaika lan egindakoa. Zabalza, Txirinbil bezalako taldeen aitzindaria izan zen, eta beste talde batzuk ere bultzatu zituen; Adurtza, Corazonistas edo Manuel Iradier tartean.

Gainera, duela 55 urte, Udal Folklore Akademia sortzeko enkargua egin zioten, eta bi hamarkada baino gehiago izan zen zuzendari; 5.000 ikasle baino gehiago igaro ziren bertatik. Kulturgintzan egindako lanagatik, halaber, Urrezko Zeledon izendatu zuten 2001ean. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago