Greba bertan behera utzi dute Pepsicon

Erredakzioa 2023ko abuztuaren 8a

Hiru greba egun egin dituzte protesta egiteko. Argazkia: LAB

Langileen %90ek babestu dute batzordeak enpresarekin egindako akordioa

Bertan behera utzi dute greba Pepsicoren Etxebarri Ibiñako lantegian. Gaurko eta ostegunerako greba deialdiak zituzten, baina eten egin dituzte lan baldintzak hobetzeko akordioa lortu ostean: KPIra egokitutako soldata igoera adostu dute eta urteko lanaldia zortzi ordu murriztu dituzte.

Langileek, 200 baino gehiago langile finko eta behin-behinekoen artean, hiru greba egun egin dituzte protesta egiteko, soldatak izoztuta eta 2018tik hitzarmen berririk gabe izan ondoren. Astelehenean, enpresako zuzendaritza eta greba batzordea (LAB, CCOO, USO, ELA, UGT eta Independenteak) akordio batera iritsi dira, eta langileen %90ek berretsi egin dute ondoren batzarra.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago