Gizon bat atxilotu dute sexu eraso bat egotzita

Erredakzioa 2023ko abu. 5a, 12:04
Lakuako Ertzaintzaren komisaria. Argazkia: ALEA

Atxilotuak indarrez eraman du emakume bat Santiago ospitaletik gertu dagoen eremu baztertu batera, eta atxikita eduki du

Ertzaintzak 49 urteko gizon bat atxilotu du larunbat goizaldean, Gasteizko jaietako lehen gauean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Gertakaria 02:00ak aldera izan da, Santiago ospitalearen inguruan, patruila batek gizon bat korrika eta hainbat pertsona haren atzetik ikusi dituenean.

Agenteek gizon hori geldiarazi eta gertakariari buruzko informazioa bildu dute. Hainbat lekukok ertzainei adierazi dietenez, gizona lurrean etzanda zegoen emakume baten gainean, eta ukituak egiten ari zitzaion, bere borondatearen aurka.

Inguruan zegoen biktimak gertaera horiek berretsi ditu, eta adierazi du ustezko egileak "indarrez eraman duela bazter batera", eta han atxikita eduki duela. Ertzainek gizon hori atxilotu dute, sexu askatasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita, eta, ondoren, ertzain-etxera eraman dute, beharrezko eginbideak hasteko. Amaitutakoan, Gasteizko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute.

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide