Foru plaza lehertarazi du ETSk

Erredakzioa 2023ko abuztuaren 5a

Milaka lagun elkartu ditu Ekorako taldeak Gasteizko jaietan.

Iruñeko Gaztelu plaza bete zuten San Ferminetan, eta Gasteizko Foru plazak ere gainezka egin du. Andre Maria Zuriaren jaietako kontzertu handien artean lehendabizikoa izan da ETS arabarrena, eta zaleek ez dute hutsik egin. Duela sei urte jo zuten azkeneko aldiz Gasteizko plaza honetan, eta indarrez bueltatu dira 'Zurekin batera', 'Gu geu garena', 'Musikaren doinua' edo 'Ametsetan' kantekin.

Argazkiak: Baga Biga / Gasteizko Udala.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago