Gasteizek kanpaina turistiko berria kaleratu du I love/like Vitoria-Gasteiz lelopean, kultura bereziko, ekoturismoko, gastronomiako, enoturismoko eta bilera eta kongresuen turismoko tokiko eskaintzara bisitariak erakarri nahian. Finantzaketa Next Generation funtsetatik iritsiko da, Gasteizko Udalak 2021eko abenduan onartu zuen Turismoguneko Jasangarritasun Turistikoko lehen Planaren bidez.
"Kanpaina honen helburua da aukera elementu gisa jasangarritasuna, historia eta enogastronomia aprobetxatzen dituen kalitatezko turismoa sustatzea. Bestalde, gure helburua da bisitari kopurua handitzea, turismo arloko adierazleak hobetzea (batez besteko gastua, adibidez), urtaroen araberako aldeak gutxitzea eta herritarrak eta bisitariak Gasteiz hiri berde, bizi, ireki eta moderno gisa baloratzera gonbidatzea", adierazi du Maria Nanclaresek, Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren eta Merkataritzaren zinegotziak. "Hori kontuan hartuta sortu dugu I love/like Vitoria-Gasteiz lelo berria eta bihotz-forma duten zuhaitzetako hosto ugariren bidez irudikatu da. Baliabide horrek, gainera, sare sozialetako bihotzaren ikurrarekin lotutako keinua egiten du, plataforma horietan erantzun positiboa izatearen forma nagusia baita".
Gasteizen irudi berria osagarriak diren hainbat lerrok eta mezu turistikok osatzen dute: I love Green Capital, I love Green Tourism, I love cultura singular, I love gastronomia, I love enoturismo eta I love Green Congress.