Pintaketa homofobo bat egin dute Arriagako ermitan

Erredakzioa 2023ko uzt. 21a, 17:26
Arriaga parkeko baselizan egin dute pintaketa homofoboa. Argazkia: Ikusgune

Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak "gorroto diskurtsoen gorakadaren erakusle" dela salatu du

Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak salatu duenez, pintakeka homofobo bat agertu da hiriburuko Arriagako baselizan. "Fuera maricones" margotu dute, esbastikarekin batera, eta "gertakari homofobo" bezala erregistratu du behatokiak.

Ikusguneren arabera, "gorroto diskurtsoen gorakadaren erakusle" da horman agertutakoa. Gasteizko Udalari margoketa ezabatzeko eskatu diote. 

"Gorroto diskurtsoak"

Guillermo Presa Sumar koalizioko Arabako hautagaiak ere salatu du margoketa: "Hau da Feijooren PP eta bere kide VOXen gorroto diskurtsoen emaitza. Gehiago gara, eta ez dugu utziko faxistek espazio pubikoak har ditzaten".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide