Jaietako pregoiaren ondoren ohikoa den bezala, Espainia Plazan bildutako pertsonek berotzeko kontzertu bat izango dute, oraingo honetan, Sorotan Bele gogoan proposamenarekin.
Sorotan Bele gogoan musika ikuskizunean, Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola gitarristak, Sorotan Bele taldeko kideak, taldearen abesti mitikoak joko dituzte Gasteizko Udal Musika Bandarekin batera. Horrela, entzuleek gozatu ahal izango dute 1990eko hamarkadan Euskal Herriko folk-pop talde garrantzitsuenetako baten musikaz eta hainbat belaunaldiren iruditerian eragina duten kantuekin, Mariñelaren zain, Sing-sing-atiko folk&rolla edo Arratsalde honetan, kasu.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.