Gazterock udaleku programak XV. edizioa bete du aurten, Gazteriaren Foru Erakundeak eta Hell Dorado aretoak lankidetzan antolatzen duten egonaldiak. Aurten 58 gaztek hartu dute parte, iaz baino 7 gehiagok. Zehazki, 14 Madrildik etorri dira, 10 Extremaduratik, 18 Galiziatik, eta 16 Euskal Herrikoak bertakoak izan dira.
Udalekuetan, parte hartzaileek askotariko lantegiak izaten dituzte, hala nola musika ekoizpena, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta merchandising-a. Eta egindako bideoklipetako batzuk ere ikusi dituzte egonaldian. Aurten film laburrak musika ekoizpeneko tailerreko konposizioekin edo jo dituzten abestietako batzuekin lotuta egon dira.
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak udalekuak bisitatu ditu komunikabideei irekitako jardunaldian, eta aste honetan ikasitakoaren entsegu orokorrera joan ahal izan da, eta gazteek beraiek konposatutako gaietako bat entzun. Udalekuak asteazkenean, hilaren 12an, amaituko dira.