Bideoak

Txingor zaparrada ikusgarria Gasteizen

Erredakzioa 2023ko uzt. 7a, 09:37

Araba osoa astindu ostean, kazkabarra Gasteizera iritsi da 20:15ak aldera, hiriko kaleak zurituz, pertsonak zaurituz eta uholdeak zein txikizio ugari eraginez.

Gutxienez azken hamarkadan ikusitako txingor zaparradarik handienak Araba astindu du gaur arratsaldean, eta irudi ikusgarriez gain, txikizio ugari utzi ditu lurralde osoan, bereziki Gasteizen, hiriburuan. 20:15etik 20:30era bitartean, tamaina handiko izotzezko pilotak erori dira zerutik, lurrera bidean harrapatzen zuten guztia gupidarik gabe suntsituz: pertsona zaurituak, txikizioak ibilgailu eta eraikinetan, uholdeak...

BIDEO ETA ARGAZKI GALERIA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago