Abetxuku, Arana, Txagorritxu, Adurtza, Judimendi, Arriaga... eta aste honetan, udako bigarren asteburuan, Alde Zaharreko Zaharraz Harroko ospakizunek eta Aranbizkarrako jaiek kointzidituko dute. Aste osoko egitaraua eskainiko dute aurten, ekainaren 26tik uztailaren 2ra: egunero, 11:00etatik 13:30etara, umeentzako jolasak eta tailerrak izango dira Amaia Zentroan.
Hala ere, ohikoa denez, asteburuan ospatuko dituzte jaietako egun handiak, ostiraletik igandera. Hilaren 30ean, ostiralean, Patatoren jaitsierak eta txosnen irekierak emango diete hasiera jaiei, 19:00etan Obispo Ballester kaleko aparkalekuan kokatutako txosnagunean. Ondoren, txaranga, kalejira, txupinazoa, suziriak, gargantua eta dantza plazan izango dira. 22:00etatik aurrera, Istilu eta Dirty Old Gasteiz taldeak izango dira oholtza gainean. DJ San Telmok, berriz, musika jartzen arituko da ordu txikiak arte.
Larunbatean, uztailaren 1ean, diana eta suziriekin hasiko da eguna, 10:00etan. 13:00etatik aurrera, berriz, alboka eta bermuta, bertso-bazkaria Iñaki Viñaspre eta Oihane Perearekin, igel jokoa eta bingo musikatua. Iluntzean, 22:00etatik aurrera, agertokira igoko dira Katu, Nerve Agent eta Mutiko, Tatta & Denso taldeak; kontzertuen ostean, Maixa Ta Malakiasen pintxadak itxiko du larunbat gaua.
Igandean, hilaren 2an, dianak eta suziriak, umeentzako antzerkia eta txaranga izango dira; 20:00etan, Patatoren igoerarekin eta jaien amaierako trakarekin amaituko dira ospakizunak. Hori bai, uztailaren 3an, astelehenean, prezio bereziak izango dira barraketan.
EGITARAUA