Stuart MacDonald eskoziarrak Argazkilari baten soinuak erakusketa aurkeztu du gaur. Musika ardatz duen argazki bilduma hiriko bi espaziotan banatu du: Amarika aretoan eta Ignacio Aldekoa kultura etxean.
Amarika aretoan formatu handiko hamar argazki erakusten dira, egilearentzat oso bereziak diren bost artistenak. Tetrapackekin batera egongo da erakusketa hori, ekainaren 25era arte. Ignacio Aldekoan, berriz, 50 argazki ikus daitezke, Azkena Rock eta Jazzaldia gai hartuta, eta, kasu horretan, uztailaren 31ra arte. Erakusketa bikoitzari The Bröntes taldearen kontzertua gehituko zaio, ekainaren 14an, 19:30ean, kultura etxean.
Stuart MacDonald
Stuart MacDonald Gasteizen bizi den eskoziarrak azken 25 urteetan bere bi pasio handiak, argazkigintza eta musika, uztartzeko zortea izan du. Grina eta lan batuketa horri esker, nazioartean ospea duten izarrak ezagutu eta haien argazkiak egin ahal izan ditu, bai eta tokiko eta indarra hartzen ari diren banda edo musikariak ere.
Stuart MacDonald, MusicSnapper izenez ere ezaguna, hainbat jaialditako argazkilari ofiziala izan da, besteak beste, Azkena Rock, BBK Live edo Arabako Antzinako Musika Astea. Hell Dorado, Jimmy Jazz eta Kultura Bizia aretoetako argazkilaria ere bada.
Argazkilari musikal gisa ekoizteaz gain, Stuart MacDonaldek banakako eta taldeko erakusketa ugaritan parte hartu du. Hitzaldietan eta mahai-inguruetan ere parte hartu du, eta bere lana aldizkari, egunkari eta web orrietan argitaratu da.