Ekainaren 1ean abian jarriko dute Gasteizko TAO berria. Sistema honen barruan, aurrerantzean, 3.300 plaza berri izango ditu Judimendi, Adurtza, San Kristobal, Santiago eta Arana auzoetan, gehienak egoiliarrentzat.
Sistema berriak parkimetro digitalak ditu eta, horiei esker, taloiak erosoago eskuratu ahal izango dira, eta ordainketak (txartelarekin edo txanponen bidez) bizkorrago. Koloretako pantailak dituzte eta goialdean dituzten eguzki-plaken bidez kargatzen dira. Kontrola ere digitala da; izan ere, kamerekin ekipatutako ibilgailu elektrikoekin egiten da. "Bizilagunen elkarteek eskatu zuten moduan, eremu berrietara iritsi da TAO berria. Bihartik aurrera, kaleko aparkalekuen kontrola modernoagoa, digitalagoa, eragingarriagoa eta jasangarriagoa izango da", azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren koordinatzaileak, Saray Zaratek.
Egunotan, TAO berriaren inguruko informazio kanpaina egin du Udalak, kartelak jarri dituzte eta kalean paratu dituzten karpetan liburuxkak banatu dituzte; karpak maiatzaren 29an jarri zituzten eta TAOko ordutegian instalatuta egongo dira ekainaren 3ra arte.
Trafiko Zerbitzuak gogorarazi duenez, herritarrek hainbat aplikazio dituzte erabilgarri TAO sistema mugikorretik kudeatu eta ordaindu ahal izateko: