Aurten ere, maiatzeko azken larunbatean, hilaren 27an, Manuel Iradier Txangolari Elkarteko parte den Jare Dantza Taldeak Kantuz kantu, dantzaz dantza ikuskizuna eskainiko du. Zehazki, emanaldiaren hamargarren edizioa antolatu dute. Oraingoan, taldeko dantzari, txistulari eta gaitariez gain, Gasteizko Kanta Berri eta Amalur abesbatzen ahotsak entzuteko aukera ere izango da.
Hiriko erdiguneko plazetan zehar egingo dute emanaldi ibiltaria. Plazatik plazara, kalejira alaiekin joango dira, eta Foru plazako pilotalekuan amaituko dute. Bertan, dantza eta dantza artean, euskal folklorearen munduan urtero banatzen dituen Ezpata-dantzari Sarien banaketaren 3. edizioa egiteko aprobetxatuko du Jare Dantza Taldeak. Aurten, Jose Maria Bastida Txapi musikagile eta txistulari gasteiztarrak jasoko du saria.
Ordutegia 19:15etik 21:00etara izango da, eta emanaldi ibiltariak hiru plaza hartuko ditu:
- 19:15 Maria Sarmiento plaza (Corte Ingles)
- 19:45 Loma Jeneralaren plaza
- 20:30 Foru Plazako pilotalekua