50 urteko ibilbidea ospatuko du Indarrak larunbatean

Erredakzioa 2023ko mai. 25a, 17:16

Indarra dantza taldearen 'Kimuak' ikuskizuna. / ALEA

Urte hauetan taldean parte hartu duten dantzari eta musikariak elkartuko ditu larunbateko jaiak.

50 urte bete dituela ospatzeko, hamaika ekitaldi antolatu ditu Indarra elkarte kulturalak. Besteak beste, urte hasieran inauterietan egin ohi duten ikuskizunarekin gozatu ahal izan zuten gasteiztarrek, eta hilaren 27an, larunbatean, ikuskizun berezi bat aurkeztuko du dantza eta musika taldeak.

Alde Zaharreko Santa Maria plazan aurkeztuko dute obra berria, 12:00etan; honetan, oraingo taldekideak eta urteetan igaro direnak ere izango dira. Ikuskizunaren ostean, Dantza Plazan antolatu dute, bertaratu nahi dutenei zabalik. "Ikuskizunera datozen guztiekin batera konpartitu nahiko genuke jai egun hau", azaldu dute elkartetik.

Gainera, ikuskizunarekin batera, herri bazkaria antolatu dute bost hamarkada hauetan zehar igaro diren taldekide guztientzat. "Egun oso berezia eta hunkigarria izango da; urte hauetan guztietan elkarrekin musika jo edota dantzatu dugun lagun ugari topatuko ditugu bertan".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago