Gertakariak igande honetako 04:00ak baino apur bat lehenago jazo ziren. Emakume batek poliziaren laguntza eskatu zuen Arriaga-Lakua auzoko atari batean, bere bikotekideak familiaren etxebizitzan eraso egin ziola salatuz.
Udaltzainak iritsi zirenean, emakumeak etxebizitzaren barruan gertatutakoa berretsi zien, baita azken asteetan tratu txar jarraituak jasan dituela aitortu ere. Eraso egin ondoren, gizonezkoak etxetik alde egin zuen, baina biktimak emandako deskribapenari esker, beste patruila batek inguruan atzeman zuen.
Bi bertsioak entzun ondoren, eta biktimak zituen lesioak ikusita, udaltzainek 35 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, eraso delitua eta ohiko tratu txarren ustezko egiletza egotzita. Bitartean, kalez jantzitako patruila batek ospitalera eraman zuen emakumea, bertan arta zezaten.
Ondoren, ustezko erasotzailea Agirrelandako polizia-etxera eraman zuten. Atxilotua epailearen esku geratu zen igandean zehar.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.