Goiener ere ALEAkide!

Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 10:27

Gasteizko Konstituzio plazan du bulegoa Goienerrek. / ALEA

Aurrerantzean ALEAkide izango da Goiener kooperatiba.

Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumorako Goiener kooperatiba izan da ALEAren komunitatera batzen azkena. Aurrerantzean, gure komunitatea atalean txoko propioa izango dute kooperatibako kideek haien egunerokotasunaren berri eman ahal izateko.

Gainera energia kontsumoari buruzko hitzaldi eta topaketen berri ere emango digute Euskararen Agendan bertan. 

Ongi etorri ALEAra Goiener!

Zure taldea ere ALEAkide izatea nahi duzu? Informazio gehiago hemen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago