Mintzodromoa egitasmoak Gasteizen euskarara hurbiltzen edo euskaran murgiltzen ari diren lagun ezberdinei (mintzalagunak eta euskara ikasleak, bereziki) beren ohiko elkarguneetatik kanpo euskaraz sozializatzeko aitzakia ezberdinak eman nahi dizkie.
Badira urte batzuk horrelako ekintza bat egin ohi dugula abenduaren 3aren inguruan, ur-biltegian. Aurten, udaberrian antolatu dugu, eguzkiaz eta euskaraz gozatzeko.
Antolatzaileak: GEU elkartea eta Euskaraldia
Parte hartzaileak: IKA, Udaberria, AEK eta HEOIko ikasleak + Mintzalagunak
Laguntzailea: Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzua.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.