Ostiraletik aurrera, asteburu osoan zehar, ospatzekoa da Arabako Rugby Cup-aren aurtengo edizioa, eta aurreko urteetan bezala parte-hartze zabala erakartzea lortu dute Gaztedi rugby taldeko antolatzaileek. Guztira, Euskal Herriko zein estatu osoko 28 klubetako 85 talde elkartuko dira Lakuako kirol-instalazioetan.
14 urtez azpiko lehiakideak 23 partidatan arituko dira kopan zehar; baina beste behin antolatzaileek agerian utzi nahi izan dute honakoa ez dela lehiaketa bat. Errugbiaz gozatuta, kirolaren balioen transmisioa da topaketaren helburua: arerioarekiko errespetua, epaileekiko tratua, instalazioak zaintzen jakitea, etabar. Hain zuzen balio horiek ondoen irudikatzen dituen taldea izango da saritua.
Parte hartuko duten klubak:
- Ñandú (Tenerife)
- Elorrio Rugby Taldea (Elorrio)
- UPV- Estudiantes (Valentzia)
- Arquitectura Rugby (Madril)
- Hernani Club Rugby Elkartea (Hernani)
- Palencia Rugby Club (Palentzia)
- Covadonga Rugby (Covadonga)
- Rugby GEiEG (Girona)
- Rugby Club Ponent (Mallorca)
- La única (Iruñea)
- Gijón Rugby Club (Gijón)
- Olímpico Pozuelo (Pozuelo de Alarcón)
- Fuencarral (Madril)
- San Isidro (Madril)
- Belenos Rugby Club (Avilés)
- All Rugby (Llanera)
- UNI Bilbao (Bilbo)
- CDE Alcorcón (Madril)
- Despega Llanes (Llanes)
- Rugby Club Rioja (Logroño)
- Kaleido Vigo Rugby (Vigo)
- Tatami Rugby Club (Valentzia)
- Atlético San Sebastián Rugby (Donostia)
- Rugby Unión Norte: Sutileza Rugby Club, Unión Rugby Besaya, Camargo Rugby Club y Miengo Rugby Club (Kantabria)
- Real Oviedo Rugby Club (Oviedo)
- Ciboure Rugby Club (Ziburu)
- Nerbioi Rugby Elkartea (Amurrio)
- Gaztedi RT (Gasteiz)