Hamasei dantza talde elkartuko ditu Plaza Berriak

Erredakzioa 2023ko mai. 3a, 14:00
Eskola desberdinetako kideek parte hartu dute ekitaldia aurkezteko prentsaurrekoan. / Gasteizko Udala

Maiatzaren 7an izango da ekitaldia, dantza estilo askotariko saioekin.

Dantza Nazioarteko Egunarekin bat eginik, Plaza Berrian ekitaldi bat antolatu dute maiatzaren 7an. Plaza Berria agertoki handia izango da 12:00etatik aurrera. Arabako hiriburuko 16 dantza taldek hartuko dute parte bertan.

Jose Uruñuela udal dantza kontserbatorioko ikasleek dantza klasikoko hainbat pieza interpretatuko dituzte, besteak beste; Marchando, El trote perfecto, Arriskuan eta Para hoy, baita hainbat estiloko beste pieza batzuk ere, hala nola Agurra (euskal dantza), Danza marinera eta What it.

Egitarauaren barruan, Sofia Abaitua dantza eskolak Love in dark modern jazz garaikideko obra interpretatuko du; Down Araba Isabel Orbe dantza sortzaileko taldeak Basoa obra; eta Ikigai Dance Studiok dantza garaikide-urbanoaren bere proposamena aurkeztuko du, Seijaku.

Halaber, ez dute hutsik egingo LK Danzak, dantza modernoaren Muestra coreográfica LKdanza piezarekin; Noralai eskolak, Unidas por la pausa dantza garaikideko dantza-obrarekin, eta Expresiones de Oriente elkarteak, Faddah lanarekin.

Plaza Berrira joaten den publikoak, gainera, beste hauek ikusteko aukera ere izango du: All for one, Andres Beraza dantza eskolarena;  Mix Mareva y Otea Aremiti dantza polinesiarra Dunia dantza zentroa-Dunia Varua taldearen eskutik; eta La Escuela, La nueva Escuela’dantza garaikidearen proposamenarekin.

Lourdes Herrero dantza eskola Plaza Berriko agertokira igoko da Who cares? dantza klasikoaren obra eszenaratzeko, eta Country Devil’s-ek gauza bera egingo du Unlock lanarekin (country line dance). Al compás del alma zentroak erakustaldia egingo du Sentimiento flamenco obrarekin.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide