Maiatzaren 28ko hauteskundeetarako mahaietako presidenteak eta kideak izendatu dituzte gaur, guztira, 36 hauteskunde-lokal eta 309 hauteskunde-mahai aukeratu dituzte. Eta gaurtik aurrera jakinaraziko zaie, maiatzaren 5era bitarte, 2.781 laguni haien izendapenaren berri, eta argibideen eskuliburuak ere emango dizkiete.
Udalak ez ditu zozketaren emaitzak argitaratuko datu pertsonalen isilpekotasuna babesteko. Aukeratuak izan diren jakin nahi dutenek aurrez aurre kontsultatu ahal izango dute Herritarren Arretarako edozein bulegotan maiatzaren 3tik aurrera beren burua identifikatuta, goizeko ordutegian. Ez da beharrezkoa izango aurretiazko hitzordua eskatzea.
Hauteskunde-mahaiko kide bihurtzeko jakinarazpena emango dela bermatzeko, hiru saiakeraren jakinarazpena jaso ez dutenei abisua utziko zaie postontzian. Pertsona horiek udaletxera sartzeko Plaza Berrian dagoen atarira joan beharko dute egun eta ordutegi hauetan; maiatzaren 5ean, ostiralean, 17:00etatik 21:00etara; eta maiatzaren 6an, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.
Hauteskunde-egunean, mahaiak 09:00etan ireki eta 20:00etan itxiko dituzte. Une horretan hasiko dira emaitzak zenbatzen.