Gaur abiatuko da Komedialdiaren hirugarren edizioa

Erredakzioa 2023ko mai. 2a, 09:16

'Txilin hotsak' ikuskizuneko irudia. / Oihaneder.eus

Egitarau zabala izango da, igandea bitartean, hiriko bazter ezberdinetan.

Gaur arratsaldean abiatuko da Komedialdiaren hirugarren edizioa, eta, igandea bitartean, hiriko bazter ezberdinetan, bakarrizketa, antzezlan, hitzaldi eta kale ikuskizun ugarirekin gozatzeko aukera zabala izango dute gasteiztarrek. Aurtengoan, Ikusten dena… Eta han dagoena. Ikusezinaren indarra izenburupean, komediaren munduan ikusezin bihurtutako lanbideak omendu nahi ditu umorearen garrantzia nabarmentzea bilatzen duen jaialdiak. 

Europa biltzar jauregian, 19:00etan, abiatuko da aurtengo jaialdia eta Kaitin Allende kazetari eta umoregilearen esku geratuko da ekitaldiaren gidaritza. Gaurkoan, Naiara Lopez de Munain kazetariak Raul Diaz gidoilaria elkarrizketatuko du jendaurrean, eta ostean Txilin hotsak izeneko antzezlan laburra eskainiko dute Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabalek.

Datozen egunotan, bazter ezberdinetan egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek, "umore onak eskaintzen dituen onurak herritarrek ere gozatzeko aukera" izan dezaten.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago