Kuartz rock-a oinarri duen taldea da, batzutan bluesari eta usu stoner-ari nahasten dena. Ibesek (ex Hurmurao, kanta ta gitarra) eta Oihanek (ex Inguma, bateria) osatzen dute. Apalean doblatutako notak eta botz erlastu baten bidez, magma antzeko soinu bat botatzen du bikoteak. Bere lehen diska atera berri du 2018 hastapenean, Jérémie Garatekin estudioan
grabatua. Zuzenekoa baita gehienik gustatzen zaion ariketa, taldeak kontzertuak eman ditu beste beste talde hauen ondotik : Nina Coyote & Chico Tornado, Anestesia, Willis Drummond, Liher...
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.