Aurten ere Jare Dantza Taldeak Manuel Iradier txangolari elkarteko dantza taldeak, Gasteizko kaleak hartu ditu berriro ikuskizun ibiltari berriarekin. Zortzi urteko ziklo bat amaitu ondoren, Euskal Herriko probintzia bakoitzeko dantza ezberdinak dantzatzen, aurten Gasteizko publikoa harrituta utzi nahi du tresnak erabiliz, hala nola arkuak eta makilak, gure herrietako antzinako ohiturak eta folklorea dantzen bidez trasmititzen. Beraz, ehun bat pertsona, adin guztietako dantzariak, txistulariak eta gaitero banda batek lagunduta, beren dantzekin saiatuko dira gure hiriko erdigunetik darabilen jendea alaitzen.
Hitzorduak:
19:00 Arka plaza.
19:40 Andre Maria Zuriaren plaza.
20:20 Foru plazan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.