2023/04/25 18:30 - 20:00
JARDUNALDIA
Badakizu emakume gazteek emantzipatzeko euren soldataren zati handiagoa bideratu behar duten arren lehenago emantzipatzen direla? Zer eragin du honek emakume gazteek emantzipatzeko egiten dituzten aukeretan? Bikotekidearekin, familia ala beste pertsona batzuekin loturak, mendekotasunak eta zorpetze egoera handiagoak bizi al dituzte emakumeak etxebizitzarako sarbidean? EGK-k Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean, eta Formol konpainiaren eskutik, fenomeno honen inguruan sakontzeko jardunaldi bat antolatu du.
Beharrezkoa da https://labur.eus/etxekogiltzamoreak estekan ala www.egk.euweb gunean izena ematea.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.