150 Gramo

Arte eszenikoak, dendaz denda

Erredakzioa 2023ko api. 12a, 09:00

Eneritz Artetxek 'Pro' euskarazko antzezlana eskainiko du larunbatean. / DXUSTURI TEATROA

Apirilaren 12tik 15era bitartean, gaurtik larunbatera, 150 gramo jaialdiaren udaberriko edizio bereziak antzerki eta dantzako sei ikuskizun eramango ditu Zuloa, Old Tower Stuff, Neuk, Kerkus, Kirolak eta La Caravana del Surf dendetara.

Gaur hasiko da 150 gramo. Dendaz denda jaialdia, El Mono Habitado eta  Pez Limbo konpainiek urtero antolatu ohi duten hitzorduaren udaberriko edizio berezia. Asteazkenetik larunbatera bitartean, hilaren 12an, 13an, 14an eta 15ean, jaialdiak antzerki eta dantza emanaldi laburrak eskainiko ditu Gasteizko sei dendatan, tokiko merkataritza dinamizatzeko asmoz.

Ikuskizun bakoitzeko hiru emanaldi izango dira, arratsaldez, 18:00etan, 18:45ean eta 19:30ean, eta bakoitzak 15 eta 30 minutu arteko iraupena izango du. Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Honako hauek dira parte hartuko duten establezimenduak:

  • Zuloa (Hedegile kalea, 21), asteazkenean: Cuatro Ojos Teatro konpainiaren Yo, dictador antzezlana.
  • Old Tower Stuff (San Bizente aldapa, 2), ostegunean: J.B. Pedradasen Volver a empezar antzezlana.
  • Neuk (Foru plaza, 12), asteazkenean eta ostegunean: Belen Nevadoren Arrebato antzezlana.
  • Kerkus lore-denda (Gorbeia kalea, 35), ostiralean: Zero en Conducta konpainiaren Trashhhh! antzezlana.
  • Kirolak (Florida kalea, 2), larunbatean: Dxusturi Teatroa konpainiako Eneritz Artetxeren Pro antzezlana (euskaraz).
  • La Caravana del Surf (Fermin Lasuen kalea, 1), ostiralean eta larunbatean: Helena Wilhelmsson eta Aritz Lopezen El rumor de las moiras dantza ikuskizuna (testurik gabekoa).

EGITARAUA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago