Ekintza 11:30ean hasiko da, El Carmen HHI Helduentzako Hezkuntzako Ikastetxearen parean dagoen plazan, Santiago eta Judimendi hiribideak gurutzatzen diren puntuan. Aurten, Arana auzoko Bizan zentroko kideak izango dituzte bidelagun —dantzan eta manifestua irakurtzen—, eta Lopez de Gereñu eskolako zein Salburua zentro okupazionaleko ikaslerk ere ikusle moduan parte hartuko dute.
Ez da lehen aldia izango ekintza hau egiten dutela. Izan ere, 2016tik egin izan dute, Covid-19aren pandemia garaiko bi urteetan izan ezik. Iaz berreskuratu zuten egitasmoa, eta aurtengoa seigarren edizioa izango da. One Billion Rising emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako kanpaina globala da, eta munduko hainbat tokitan egiten da urtero, denek abesti berdina dantzatuz: Break the Chain.
"Urtero, egiturazkoa den biolentzia matxistaren aurka egin eta bere amaiera exijitzeko dantzatzen dugu. Halaber, emakume jaiotzeagatik munduko zonalde desberdinetan heldu zein umeek pairatzen dituzten erasoak ikusarazi eta salatu nahi ditugu", azaldu du zentroko hezkuntza komunitateak.