Larunbateko partidan minutu batez egindako plantoarekin batera zabaldutako oharrean, Gasteizko Aurrera futbol taldeko Emakumezkoen Talde Nazionaleko jokalariek euren "ezinegona" adierazi dute "denboraldi hasieran proposatutako kirol proiektua ez betetzeagatik eta proiektuaren gardentasun faltagatik", Alaves taldearekin adostutako elkarlanari erreferentzia eginez.
Halaber, emakumezkoen taldeak azken denboraldietan egindako "kudeaketa txarra" salatu dute, baita taldea osatzeko eta mantentzeko "interes falta" ere, "denboraldia hasita eta fitxaketarik egin gabe jokalariei [Alavesera] alde egiten utziz, horrela taldea ahulduz". Asteburu honetako Mulier taldearen aurkako partidarako, adibidez, bakarrik hamabi jokalari zeuden eskuragarri; emaitza 0-4 izan zen.
Azkenik, azken urteetan emakumezkoen lehen taldearekiko "interesik eza" leporatu diote klubeko administrazioari, "egunero klubarengatik eta gure harrotasunagatik borrokatzen jarraitzen dugun jokalariei motibazioa galaraziz".
Aurrera futbol taldeko emakumeen lehen taldeak 20 urte inguruko ibilbidea du, eta Lehen Maila Nazionaleko bigarren multzoan lehiatzen da gaur egun, estatu mailako emakumezkoen futboleko laugarren kategorian. 23 jardunalditan hiru puntu baino ez dituzte lortu, eta taldea mailaz jaisteko arriskuan dago.
Las jugadoras del Primera Nacional del Aurrera de Vitoria, cansadas de la situación que viven. pic.twitter.com/ycPEkTcmjn
— ARABA DEPORTE FEM (@arabadxtfem) March 19, 2023
SE AGRADECE DIFUSION😊 pic.twitter.com/d8SsFG3G5r
— Maialen Garlito (@maialen_gp19) March 18, 2023