Gasteizko Boulevard merkataritza guneak erabateko itxuraldaketa izango du 2024ko urte amaierarako. Gaur aurkeztuko dute erreforma proiektua; 21,6 milioi euroko inbertsioa egingo dute espazioaren diseinua berritu eta azpiegiturak egokitzeko. "Merkatuaren behar berrietara egokituko dugu Boulevard, jasangarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren arloan berrikuntzak egiteaz gainera", azaldu dute.
Erreforma honen barruan aurreikusitako ekintzen artean, besteak beste, igogailu elektriko berriak izango ditu, galeriako argiztapen osoa aldatuko dute, atsedenerako gune berriak izango dira eta informazio gune berri bat ere paratuko dute. Komunak erabat berrituko dituzte, eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko eta ura aurrezteko, azaldu dutenez, euri-ura eta ur grisak aprobetxatuz. Gainera, lanek fatxadetan eta zoladuretan estaldurak aldatzea ekarriko dute.
Faseka egingo dituzten obrak, jadanik hasi dituztenak, eta 2024ko erdialderako amaitzea aurreikusten dute. "Modernizazioarekin bisitari gehiago erakartzea, enplegua sortzea eta tokiko ekonomia suspertzea espero dugu", azaldu du Amaia Castillo Boulevardeko gerenteak.