Auzoa berpizteko eta jaietarako motorrak berotzen joateko jaialdiaren helburua "auzoarekin batera, auzoarentzako dinamika bat prestatzea" izan da, eta auzoko ikastolekin, guraso elkarteekin, Bizan zentroarekin, tabernekin eta gazteekin antolatu dute, "elkarrekintzan harremanak sendotzeko".
Egitaraua 10:30ean hasiko da Abendaño ikastolan, umeentzako Clown tailer batekin. Jarraian, 11:45ean, jolas txokoak egingo dituzte Abendañon: igela, gantxillo tailerra, billar holandesa, elikagaiak, marrazkiak eta saskibaloia. Gero, 13:00etan, txaranga batekin Abendaño ikastolatik, Txagorritxuko Bizan zentrotik eta Luis Dorao ikastetxetik igaroko dira.
Bitartean, Indartsu tabernan, 13:30etik aurrera DJ Ixilin egongo da bazkalaurreko poteoa girotzen. 15:00etan bazkari autogestionatua egingo dute Luis Dorao ikastolan. Bertan mokadua egongo da, baina bakoitzak bere platera eramatea eskatu dute ere.
Ostean, arratsaldean zehar, 17:00etatik aurrera, garagardo dastaketa egongo da auzoko Eva, Indartsu, Oletu eta Laberinto tabernetatik. Lau tabernetatik ibilbide musikatu bat egingo dute, eta taberna bakoitzak garagardo berezi bat izango du. Parte hartu duen jendeak dastaketaren kata orria izango du eskura (tabernetan bertan edota bazkarian), eta taberna bakoitzean zein garagardo edan duen asmatzen saiatu beharko da.
Jai egunarekin amaitzeko, Laberinto tabernan gau musikatua egingo dute 23:00etatik aurrera. Gainera, garagardo dastaketaren irabazlearen zozketa bertan egingo da 23:30ean.
EGITARAUA