Larunbat honetan, hilaren 18an, tokiko disenatzaile artisauen Chic Market azoka ospatuko da Gasteizko NH Canciller Ayala hotelean, 10:30etik 20:30era bitartean. Euskal Herriko diseinuaren, artisautzaren eta modaren erreferentziazko azoka 2022ko azaroan iritsi zen lehen aldiz Gasteizera, aurretik Bilbon hamalau edizio baino gehiago antolatu ostean. Orain, bigarrenez, Arabako hiriburura ekarri nahi dute bertako sorkuntzarik onena.
Bigarren edizio honetan, stand gehienetan berritasunak izango dira. Alde batetik, horietako batzuk marka berriak direlako; bestetik, errepikatzen dutenek bilduma berriak aurkeztuko dituztelako. Bi euskal diseinatzaile dabiltza Chic Market Gasteiz antolatzen: Adricalyptica Design-eko Adriana Rufrancos eta BaRock Jewelry-ko Estibaliz Yuguero. "Kalitatezko eta diseinuko produktuak" agindu dituzte, horiek guztiak tokian-tokian diseinatuta: moda, osagarriak, bitxigintza, etxea, kosmetika...
"Larunbataz gozatzeko plan ezin hobea" dela azpimarratu dute. Sarrera doakoa izango da, eta bertako 25 sortzaile bilduko dira Gasteizen, besteak beste:
- Adricalyptica Design (soutache bitxingintza)
- Barock Jewelry (3D-n inprimatutako bitxiak)
- Ainara Gebara (ilustrazio maitagarria)
- Balam Clothing (huaraches mexikarrak)
- Basoa Baby (haurrentzako arropa eta osagarriak)
- Brotes verdes (kokemadamak, terrarioak y barneko landareak)
- Carumenu (poltsa bakar eta errepikaezinak)
- Dulce Xaboia (artisau xaboiak)
- Hasi ta Hazi (amantalak eta beste artikulu batzuk andereñoentzat)
- IAZ (diademak eta estilo erromantikoko brodatuak)
- KB sisters (poltsak eta motxilak)
- La Caravana del Surf (motxilak)
- Lamia (biokosmetika)
- Lil Rouse (moda)
- Marya Hermoso (zuntz naturaletako ehungintzako artisautza)
- Memiimo (diseinuzko estanpazio textila)
- Minik (ile-klip nostalgikoak)
- Natural Killer (kirol arropa)
- Nilö Donosti (moda)
- Patricia Nagashiro (ilustrazioa)
- Pruden Gadea (larruzko poltsak)
- Qordatta (soutache bitxigintza).
- The Picorner (Dekorazioa)
- The Real Studio (3D lanparak)
- Veletta (motxilak)
Gainera, azokako edozein postutan egindako erosketa bakoitzarekin, egunaren amaieran egingo den zozketan parte hartzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek: diseinuko bi pieza zozkatuko dira.