Imanol Alvarezek, Jakinmin haur-filosofia bultzatzeko elkarteko kideak, haurrekin sormena eta pentsamendu kritikoa lantzeko trebetasunak erakutsiko dizkie saiora bertaratzen diren helduei.
Haurrentzat interesgarriak diren galderetatik abiatuta, elkarrizketa kooperatibo eta argudiatuaren bidez filosofia nola baliatu erakutsiko da, haurrengan hausnarketarako gogoa eta gaitasuna sustatzeko. Hori baita formakuntza honen helburua, helduok gure haurrei beraien burua gara dezaten laguntzen ikastea.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.