2023/03/24 21:00 - 22:30

KONTZERTUA

Su ta Gar

Su ta Gar
Jimmy Jazz, Gasteiz

Iritsi da azkenean irrikaz itxaroten ari ginen Alarma deituriko Su Ta Gar-en diska berria.
11 kantaz osaturik eta 60 min. inguruko iraupenarekin, Su Ta Gar-ek oraingoan ere asmatu duela esan dezakegu. 'Alarma' lan berrian alde batetik, abiadura handiko kantak aurkituko ditugu; beste alde batetik, eta beti bezela, kanta lasaiagoak. Baina tartean estilo eta kolore desberdinetako ikutu ugari aurkituko ditugu ere. Hau da, speed metal eta thrash azkarrena, baita metal pisutsu eta klasikoena (tempo erdiak, riff itsaskorrak…) eta baita beraien estilotik kanpo geratzen den baina bere osotasunean Su Ta Gar den kantaren bat ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide