Omenaldi bateratua Fernando Buesa eta Jorge Diezi

Erredakzioa 2023ko ots. 22a, 16:30

Alderdi guztietako ordezkariek parte hartu dute omenaldian. / Argazkia: IREKIA

23 urte igaro dira ETAk Fernando Buesa sozialista eta Jorge Diez ertzaina hil zituela Gasteizen. Erakunde eta alderdi guztiek parte hartu dute gaur goizean egindako lore-eskaintzan.

2000. urteko otsailaren 22an, ETAk Fernando Buesa (PSE) legebiltzarkidea eta haren bizkartzaina, Jorge Diez Elorza ertzaina, hil zituen Gasteizen, EHUren Arabako campusean. 23. urteurrenaren harira, omenaldi bateratua egin dute gaur hilketa gertatu zen leku berean, eta lore-eskaintza egin dute biak oroitzen dituen monolitoaren aurrean, Askatasunaren Lorategian, Imanolen Ausencia abestiak lagunduta.

EAEko, Arabako eta Gasteizko erakundeetako ordezkariek, senideek, adiskideek eta Ertzaintzaren ordezkariek parte hartu dute ekitaldian. Alderdiei dagokienez, PSE, EAJ, EH Bildu, PP, Ciudadanos, Elkarrekin Podemos-IU eta Vox izan dira omenaldian.

Bideoa: IREKIA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago