Zauritu bat San Kristobal auzoko etxebizitza batean piztutako sute batean

Erredakzioa 2023ko otsailaren 20a

Argazkia: @BomberosVG

Astelehen goizean, sute bat piztu da Izardui Komandantearen kaleko lehen solairu bateko sukaldean. Pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik.

11:15ak aldera, Gasteizko suhiltzaileek jakitera eman dute San Kristobal auzoko Izardui Komandantearen kaleko etxebizitza batean sute bat piztu dela; antza denez, lehen solairu batean. Ondorioz, sukaldea kiskalita geratu da, etxean gertatutako beste hainbat kalteren artean. Gainera, zauritutako bizilagun bat ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik.

Sua itzali duten suhiltzaileez gain, Osakidetzaren, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren baliabideek parte hartu dute operatiboan, besteak beste, inguruko etxebizitzak ebakuatzen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago