'Erroak', sinopsia: Arabako landaren despopulazioa egitate bat da. Hainbat herritan gertatzen dena errepasatzen dugu eta bertako biztanleei entzuten diegu. IRAUPENA: 18 min. 'Gelditasuna ekaitzean', sinopsia: Lara Paristik Donostiara itzuli da Telmorekin, bere bikotekidearekin, hirian behin betiko bizitzeko asmoz. Daniel ez da inoiz hiritik atera, orain bere andregaiarekin bizi da, Verarekin, eta amaren higiezin-agentzian egiten du lan. Lararen eta Danielen bizitzak gurutzatu egingo dira salgai den etxebizitza baten bisitaldian, baina agian ez da elkar topatzen duten lehen aldia. Iraganaren eta orainaren artean, beste garai batean beste bide batzuk hartzeko aukera izan zuten bi pertsonaren maitasun-istorioa aztertzen du. IRAUPENA: 96 minutu.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.