2023/02/26 18:30 - 19:30

IKUSKIZUNA

'Ondinaren magia' (Euskadiko Orkestra + Txan magoa)

'Ondinaren magia' (Euskadiko Orkestra + Txan magoa)
Federico Garcia Lorca antzokia, Gasteiz

Ondinak misterioaren eta herri-kondairen parte dira. Greziar mitologian Mediterraneoan bizi ziren uretako ninfei esaten zitzaien ‘ondinak’. Uhinak eta itsas sakona irudikatzen dituen harparen eskutik, haizearen misterioak kontatzen dizkigun flautaren eskutik eta lurrari eta haren misterioei buruz hitz egiten digun biolaren eskutik, magia eta musika uztartuko ditugu babesten gaituzten fantasiazko eta maitagarriz betetako mundu hori aurkezteko. Kontzertu honetarako propio sortutako kontakizun baten bidez, eta Duboit, Jolivet, Ravel eta Debussyren musikarekin, gure sentimenekin jolas egingo dugu arteez gozatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide