2023/02/15 19:00 - 20:00
IKUS-ENTZUNEZKOA
Gazte Sortzaileak gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka deialdia da. Proposamenik onenak laguntza ekonomikoarekin eta aholkularitza profesionalarekin saritzen dira, gazteek aurkeztutako proposamena egikari dezaten. Deialdi berriaren atariko gisa, 2015etik 2021era bitarteko edizioetako hainbat bekadunen lanek lekua izango dute otsaila eta martxoko agenda kulturalean, 'Gazte Sortzaileak bolo-bolo' programaren barruan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.