Biktimaren eta jasotako zantzuen arabera, gizonezkoak emazteari eraso egin zion eta etxebizitzako leiho batetik botatzen saiatu zen. Alerta Udaltzaingoaren Operazio Zentralera iritsi zen, Canciller Ayala kaleko etxebizitza batean eraso bat gertatzen ari zela jakinaraziz. Bertaratu zirenean, udaltzainek etxetik ihes egin ahal izan zuen emakumearekin topo egin zuten atarian.
Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, goizaldeko 03:00ak aldera, oraindik etxebizitzan zegoen gizona atxilotu zuten, mozkortuta, genero indarkeria delitua egotzita. Oraingoz, epaileak urruntze agindua ezarri dio.
Beste bi atxiloketa
Horrez gain, Udaltzaingoak beste bi gizonezko atxilotu ditu asteburuan zehar: alde batetik, 44 urteko gizonezko bat, Gasteizko epaitegi baten errekisitoriarekin; bestetik, 23 urteko beste bat, Koroatze kaleko taberna batean berarekin zihoan emakumearengandik urruntzeko agindua ez betetzeagatik.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.