Aterpe klimatikoak eskatu ditu Elkarrekin taldeak

Erredakzioa 2023ko urt. 18a, 18:50

Hurrengo egunetarako ere tenperatura baxuak iragarri dituzte. / ALEA

Auzo bakoitzaren halako espazio bat eskuragarri egotea proposatu dute.

Egunotarako iragarritako tenperatura baxuak direla eta, "babesleku klimatikoen sare bat" aktibatzeko eskatu du Gasteizko Elkarrekin udal taldeak. Gainera, hotz-denboralea iragartzen den bakoitzean espazio horiek eskuragarri egotea eskatu dute.

Taldearen arabera, gune horiek udal eraikinetan, gizarte etxeetan eta liburutegietan banatu daitezke, besteak beste. "Hotz handia egiten duen egun hauetan, pobrezia energetikoa jasaten duten pertsonak eta beren etxeetan berogailua piztu ezin dutenak hartzeko helburua izan beharko lukete, baita kalteberenak ere, hala nola haurtxoak, 75 urtetik gorakoak eta beren etxeetan hotz izan dezaketen gaixo kronikoak", azaldu du Oscar Rodriguez zinegotziak.

Gune horiek auzo bakoitzean eskuragarri egotea proposatu dute, "bizilagunek urrutiagoko beste leku batzuetara joan beharrik izan ez dezaten, tenperatura desatsegin horiekin". Sare horretako lekuek binilo edo plaka batekin identifikatuta egon beharko lukete sarbidean, eta Udalak behar bezala jakinarazi  herritarrei zerbitzu hori ireki dela. "Udalak Elurte Planaren larrialdi fasea aktibatu duen bezala, udal-ekipamenduak eskaini behar ditu pobrezia energetikoa duten pertsona ahulenak sar daitezen".

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago