Garraio zerbitzu berezia Hertzainak-en kontzerturako

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 4a

Mendizorrotzatik abiatuko dira autobusak. / Gasteizko Udala

Hogei minuturo izango dira autobusak, 22:40etik 01:00etara bitartean.

Hertzainak taldearen agur-kontzertua dela eta, Tuvisak garraio publikoko zerbitzu berezia eskainiko du ostiralean, Azkena Rock Festival edo Jazzaldian egiten denaren antzekoa.

Mendizorrotzan izango dira irteerak BEI B norabidean (Esmaltazioetarantz). Autobusak 20 minuturo aterako dira, 22:40etik 01:00etara bitartean, honako ordutegia:22:40, 23:00, 23:20, 23:40, 0:00, 0:20, 0:40 eta 1:00. Autobus barruan ordaindu beharko da, gaueko tarifarekin; 1,85€ txartel arrunta eta 0,69€ garraio txartelarekin ordaintzen bada.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago