Pasadena taldearekin emango diote hasiera 2023ari Parralen

Erredakzioa 2022ko abe. 21a, 14:42
Urtarrilaren 10ean izango da Pasadena taldea. / Pasadena

Asisko Urmeneta, Barriomania eta Dena ere gerturatuko dira Alde Zaharreko oholtzara.

Pasadena-rekin emango dio hasiera kontzertu urteari Gasteizko Parral tabernak. Libe eta Jon Basagurenen taldea urtarrilaren 10ean gerturatuko da San Frantzisko kantoiko oholtzara, asteartero izaten diren kontzertuen artean. 2021ean sortu zuten biek taldea zenbait proiektutan elkarrekin aritu eta gero, eta hori aurkeztuko dute oraingoan. 

Astebete beranduago, urtarrilaren 17an, musikak arte grafikoari utziko dio tartea. Asisko Urmeneta marrazkilariak Amaiur! Libera State komikia aurkeztuko du. Urtarrilaren 24an rock, blues eta funk erritmoek hartuko dute Alde Zaharreko taberna Barriomania taldearen eskutik. Eta, hilabetea amaitzeko, Dena Ondarruko musika taldea izango da; 202oan aurkeztu zuten  Ezer sentitzeko eta 2022ko  Zure mugadun hutsune lanak eramango dituzte Gasteizko taulara. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide