Antolatzaileak eta sortzaileak "hunkituta" agertu dira azoka aurrez aurreko formatura itzultzeak izan duen harrerarekin. Gainera, salmenta kopuruarekiko gogobetetzeaz gain, "Gasteizko herritarrek erakutsitako sentsibilitatea, hezkuntza, errespetua eta interesa" nabarmendu dute mazokalariek, beren obra "estimatua eta baloratua" dela sentituz.