2023/01/21 20:30 - 22:30

KONTZERTUA

Delirium Tremens, Unidad Alavesa

Delirium Tremens, Unidad Alavesa
Jimmy Jazz aretoa, Gasteiz

Udako jaialdien garaia bukatuta, ordua da Euskal Herriko aretoetara itzuli eta beroa eta izerdia zure bekokian sentitzeko, duela zenbait hamarkadetako oroitzapenak berreskuratuz. Hori da, zehazki, Delirium Tremens eta Unidad Alavesak proposatzen digutena: beroa, hurbiltasuna eta gure bihotzetan iltzaturiko abestitzarrak toki intimoagoetara erakartzea. Delirium Tremens eta Unidad Alavesa. Unidad Alavesa eta Delirium Tremens. Nor baino nor, euskal musikagintzako ereserkiak Euskal Herriko areto mitikoetara hurbilduz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago