📷 IRUDITAN

Egurraren gainbehera

Erredakzioa 2022ko abenduaren 15a

Data hauetan etxean zuhaitza jartzeko tradizioa mantendu bada ere, ez da batere ohikoa benetako zuhaitzak izatea. Azken hamarkadetan material artifizialak gailendu dira etxe eta txoko gehienetan, eta badira ere etxean hamar zentimetroko zuhaitz sinbolikoa dutenak. Halere, momentuz, tradizioa bere horretan mantendu da zenbait etxetan, eta, hortaz, Gasteizko zuhaitzen merkatu tradizionalean oraindik erosi daitezke benetako arbolak. Hilaren 24ra arte egongo dira salgai, Foru plazan, baina saltzaileek ez dute batere argi datorren urtean errepikatuko ote duten salmenta. Argazkia: ALEA.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago