Bueltan da Gasteizko Herri Denda

Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 18:30
Aurten, Aiztogile kaleko 35. zenbakian dago Herri Denda. / Argazkia: HALA BEDI

Joan den ostiraletik eta Gabonak igaro arte, bere ateak zabalik ditu Herri Dendak. Aurten Aiztogile kaleko 35. zenbakian eskuratu ahal izango da Gasteizko herri mugimenduaren materiala.

Aurten ere, Gasteizko herri mugimenduaren azoka bisitatzeko eta bertan askotariko kolektiboen materiala erosteko aukera izango da, baina oraingoan kokapen berria izango du espazioak: Aiztogile kaleko 35. zenbakia, Alde Zaharrean, Elizondo tabernaren aurrean.

Ostiralean, abenduaren 9an, ireki zituen ateak, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. Egunero: astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara; larunbatetan egun osoan zehar, 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 22:00etara; eta igande eguerdietan, 12:00etatik 15:00etara.

Honako hauek dira aurten azoka herrikoian parte hartuko duten kolektiboak: Presoen Lagunak, Hala Bedi Irratia, Gasteizko Txosnak, Errekaleor Bizirik, Gure Esku, Askapena, Bilgune Feminista, Hemendik Harantz, Sarek, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Araba Bizirik, Gasteizko Gaztetxea, Ernai, Harrera Elkartea, Gasteizko gazte asanbladak...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide