Urteurren bateratua ospatuko dute aurten Baratza Aretoak eta Judimendiko Candela tabernak, aprobetxatuz lehenengoak bederatzi urte eta bigarrenak antolatutako Desprendimiento de rutina antzerki zikloak sei betetzen dituztela aprobetxatuz.
Baratza Aretoaren urtebetetzea abenduaren 16an izango da, baina ospakizunak lau egunez luzatuko dira, hilaren 15etik 18ra bitartean. Tokiko konpainien kolaborazioa izango dute antzerki eta performance programa interesgarri bat osatzeko:
- Abenduak 15, osteguna, Candela tabernan:
Rita Necoren WC Retratos (20:00) eta Parasite Kolektiboaren Oracle Motel (22:00).
- Abenduak 16, ostirala, Baratza Aretoan:
Sleepwalk Collective & CBB taldearen Psychodrama (20:00), eta urteurren festa DJ Capitan Candela eta DJ IñiGOren eskutik.
- Abenduak 17, larunbata, Candela tabernan:
El Mono Habitadoren El elefante y la paloma (20:00) eta Detritus Teatroren Que nos den candela (23:00).
- Abenduak 18, igandea, Baratza Aretoan:
Les Bobé-Bobé taldearen Udaberri Azidoa (19:00), ospakizunei amaiera emateko.
Candela tabernako ikuskizunetarako sarrerak tabernan bertan erosi ahal izango dira. Baratza Aretoaren kasuan, www.salabaratza.com webgunean eta leihatilan eskuratu ahal izango dira.
