Patata Minak prest daude aurtengo azken ikuskizunetarako

Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 13:27

Euskararen egunaren bueltan izandako saioen ostean, IKA Euskaltegiak Gasteizen antolatutako bi ikuskizunekin emango dio Patata Minak antzezlanak amaiera urteari.

Gopegin, Araian, Gasteizen eta Gaubean eskeinitako saioen ostean, Patata Minak Gasteizera itzuliko dira urteko azken bi ikuskizunak eskaintzeko.

IKA Euskaltegiak antolatutako bi saio hauek Aldabe gizarte etxean izango dira:

  • Abenduaren 21ean, arratsaldeko 16:00etan.
  • Abenduaren 22an, goizeko 09:00etan.

Sarrerak IKA euskaltegietan eskuratu daitezke,  3 euroko prezioan. Jarraian Gasteizko euskaltegien helbideak:

IKA ARATZ,  Adriano VI, 18 
IKA GASTEIZ, Errege-erregina Katolikoak, 15 C
IKA AMARITU-ZALDIARAN, Paraguay, 10

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide