Gertakariak igande honetako azken orduan jazo ziren. Ertzainak Gasteizko geltokira hurbildu ziren, bertara iritsi zen autobus bateko bidaiari batek salatu zuelako atzeko eserlekuan zihoan gizon batek sexu ukituak egin zizkiola.
Biktimarekin eta lekukoekin harremanetan jarri ondoren, ustezko erasotzailea identifikatu eta eta atxilotu zuten, sexu erasoaren ustezko delitua leporatuta. Ertzain-etxean eginbideak egin ondoren, atxilotua astelehen honetan jarri dute Gasteizko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.