Ostegun honetan, goizaldean, emakume batek laguntza eskatu zion Udaltzaingoari, Mendiolako Olaranbe kaleko etxebizitza batean izandako eztabaida batean bikotekideak eraso egin ziolako.
Bertaratu zirenean, udaltzainek bi pertsonak aurkitu zituzten etxebizitzaren barruan. Emakumeak lesioak zituen aurpegian, eta, ustezko erasotzaileak erasoa aitortu zuenez, agenteek atxilotu egin zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.