2022/12/24 Udaletxeko Harrera Aretoa
EKITALDIA
Olentzero eta Mari Domingi Udaletxeko Harrera Aretora hurbilduko dira Gasteizko haurrekin elkartzeko xedearekin. Zenbait galtzagorri eta Udal Folklore Akademiako ikasleen musika lagun, Olentzerok eta Mari Domingik haurren desioak entzuteko aukera izango dute, aurrez aurre, ohikoa den Olentzero eta Mari Domingiren Desfilearen aurretik.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.